Eduki babestua

Globo aerostatikoan hegan egiteko esperientzia "berezia" eskaintzen du Globos Arcoiris enpresak

Erredakzioa 2026ko ekainaren 1a

Errioxako mahastien, haranen eta mendien gainean globo aerostatikoan hegan egiteko jarduera "esperientzia bakarra eta ahaztezina" da.

Globos Arcoiris enpresak 2000. urteaz geroztik eskaintzen du globo aerostatikoan hegan egiteko aukera, eskarmentudun pilotuen eta espezializatutako talde baten laguntzarekin. Errioxako enpresak eskaintza hainbat profiletara egokituta du: bikoteentzako hegaldi pribatuak, taldeentzako esperientziak, opari bonuak eta enpresentzako team building edo pizgarri jarduerak. Horretarako, hiru lagunetik hamaseira bitartean sartzen diren lau globo erabiltzen ditu.

Enpresentzako esperientziek, adibidez, lau ordu inguruko iraupena dute, eta ordubete inguruko hegaldia barne hartzen dute. Jarduera egunsentian egiten da, baldintza meteorologiko egonkorrenak aprobetxatzeko. "Parte hartzaileek ongietorria, kafea eta segurtasun azalpenak jasotzen dituzte lehenik, eta ondoren aireratzeko guneetara joaten dira. Esperientziak talde lana eta harreman pertsonalak indartzea du helburu", agertu du Ivan Ayala Globos Arcoiris enpresako gidariak.

Gainera, Ayalak azaldu duenez, jarduera ez da hegaldira mugatzen, izan ere, globoaren puzte unea, ordubeteko hegaldia mahastien eta haranen gainetik, airean cavarekin egindako brindisa, lurreratze leuna eta amaierako diploma banaketa ere jasotzen ditu, eta "bukatzeko Errioxako bazkari tradizional bat eskaintzen diegu, tokiko produktuekin eta ardoarekin, esperientzia borobiltzeko".

Bestalde, bestelako esperientzia bat bizi nahi dutenek, badute jarduera pertsonalizatzeko aukera: logotipoen erabilera globoetan, dieta berezietara egokitutako menuak, garraio zerbitzuak eta bisita konbinatuak Muga upategira.

Ahaztezina

Globoan hegan egitea esperientzia "berezia eta ahaztezina" dela dio Ayalak: "Isiltasunarekin, ikuspegi zoragarriekin eta lasaitasun sentsazioarekin lotzen da hegaldia. Hasierako harriduraren ondoren, askotan bake eta lasaitasun sentsazioak nagusitzen dira bezeroen artean". Gainera, bereziki animatu nahi ditu Urola Kostako biztanleak: "Errioxako Cuzcurrita del Rio Tiron herrian ditugun instalazioetara dagoen distantzia ezin hobeto egin dezakete ihesaldi batean, eta egunsentiko hegaldiak aukera ematen du gero Errioxako beste leku batzuk bisitatzeko".

Globo aerostatikoan hegaldia egiteko interesa dutenek Globos Arcoiris enpresarekin harremanetan jartzeko edo erreserbak egiteko hainbat bide dituzte: 696 48 96 32 telefono zenbakia, info@globosarcoiris.com helbide elektronikoa, www.globosarcoiris.com webgunea edota enpresaren sare sozialak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide