Gerra mehatxuaren inguruko hitzaldi bana emango dituzte ostiralean Zarautzen eta Zumaian

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 22a

Gerraren aurkako manifestazioa. (theowp.org)

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu dituzte bi hitzaldi horiek, Maiatzak 1aren harira. 

Zer ari da gertatzen munduan? Gerraz eta inperialismoaz izenburupean hitzaldi bana emango da etzi, ostiralean, Zarautzen eta Zumaian, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. Bi saioak 18:30ean hasiko dira, eta Zarauzkoa Frontoi Txikin izango da, eta Oxford aretoan Zumaiakoa. 

Bi ekitaldiak Maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzte. Aipatu egunean, manifestazio nazionala deitu du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Iruñean (Nafarroa), Gerra inperialistaren aurka, NATO desegin eta sionismoa suntsitu lelopean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide