Eskualdeko enpresentzat zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du UKUEk

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 5a

Zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du UKUEk. (pixabay)

Saioan, hain zuzen, zibersegurtasunaren arloan dauden legezko betebehar eta ziurtagiri ezberdinak ezagutuko dituzte. Saioa martxoaren 23an izango da, astelehenarekin, UKUEren Zarauzko egoitza nagusian, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. 

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE), Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin elkarlanean, eskualdeko enpresetako informazio teknologien arduradunei zuzendutako lansaioa antolatu du. Zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak: zeintzuk kontuan hartzen ditugun eta nola aplikatu izenburupean, parte hartzeko aukera izango dute enpresetako OT eta IT arduradunek.

Jardunaldian, hain zuzen, zibersegurtasunaren arloan dauden legezko betebehar eta ziurtagiri ezberdinak ezagutuko dituzte. Gainera, benetako ezarpen prozesuei buruzko esperientziak partekatzeko aukera ere izango da. Izan ere, lanaldi honen helburua da, zibersegurtasunean egon daitezkeen joera teknologiko berriak ezagutarazteaz gain, eskualdeko enpresek arlo honetan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzea.

Horrez gain, parte hartzaileek araudi eta ziurtagiri ezberdinen arteko desberdintasunak ulertzea lortuko dute, baita eskualdeko industria enpresa ezberdinen benetako esperientziak ezagutzea eta parte hartzen duten enpresen artean esperientziak partekatzea ere.

Hori horrela izanda, saioa martxoaren 23an izango da, astelehenarekin, 09:15etik 11:15era, UKUEko egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Izena emateko, interesdunek mezu bat bidali dezakete enpresa@urolakosta.eus helbidera, baita 943-89 08 08 zenbakira deitu ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide