AP-8 errepidean ilara luzeak eragin ditu eguerdian matxura izan duen kamioi batek. Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak emandako datuen arabera, su hartu du kamioi batek 28. kilometroan, Orio inguruan, Bilborako noranzkoan, eta errepidea itxi egin behar izan dute minutu luzez.
Gero erreietako bat ireki dute, baina bost kilometroko ilarak ere sortu dira, eta orain gutxi lortu dute errepidea osorik irekitzea.
(Azken eguneraketa: 18:33ean)