Mendian behera erori den harriak eragin duen segurtasun arazoa gaindituta, Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea berriz irekita dagoela baieztatu du Ertzaintzak.
Atzo iluntzetik erortzen ari den euriak arazoak sortu ditu N-634 errepidean, Zumaia eta Zarautz arteko zatian. Goizean, harri handi bat erori da Getaria eta Zarautz artean, eta metalezko hesiek eutsi ahal izan dute. Hala ere, errepidearen gainean geratu da zintzilik, eta segurtasuna bermatzeko kostako errepidearen zati hori pare bat orduz itxi dute. Izan ere, harria "edozein momentutan" errepidera erori zitekeela jakinarazi du hasiera batean Udaltzaingoak, baina arrisku egoera konpondu eta errepidea ireki dute berriz.
Horrekin batera, Orroaga parean ere magaletik errepidera harri txikiak erortzen ari direla jakin du hedabide honek. Hori dela eta, gidatzerako orduan adi egotea eskatu dute.