Irekita dago berriro kostako errepidea

Erredakzioa

Zumaia eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidea itxi egin dute gaur goizean, olatu handiak direla medio. 10:30 aldera Zarautz-Getaria arteko zatia ireki dute, eta 12:00etan Getaria-Zumaia artekoa. 

Itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko, Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea itxi egin dute gaur goizean, eta denboralea baretu arte ez dute ireki. Zarautz-Getaria arteko zatia zabaldu dute lehenengo, 10:30 aldera, eta ondoren, 12:00 inguru, Getaria-Zumaia artekoa

Gaurkoa ez da izan kostaldeko errepide zatia trafikoari moztu zaion lehen aldia aste honetan. Astean zehar olatu handiak izan dira itsasgorarekin, eta gaurko eta biharko abisu horia du iragarrita Euskalmetek. Gainera, Ingrid denboralea ere iritsiko da arratsaldean, eta iragarpenen arabera, ekaitza eta haizete bortitzak espero dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide