Urak dakarrena

Uholde arriskuko guneen mapa, eskura

Aitziber Arzallus 2024ko aza. 26a, 13:00

Herritarrek, nahi izatera, badute uholde gune batean bizi diren ala ez jakiteko modua. Ihoberen webgunean dute eskura aurreikuspenak egitea ahalbidetzen duen tresna hori. Besteak beste, herriz herri, hamar urtean behin, 100 urtean behin edota 500 urtean behin gertatzen diren uholdeek eragindako eremuak koloreztatuta erakusten ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide