Gukarekin kolaboratu nahi?

Erredakzioa 2024ko ira. 19a, 13:12

Gukaren Zarauzko bulegoa. (Julen Imaz)

Kazetaritza, Ikus-Entzunezko Komunikazioa edo komunikazioari lotutako beste ikasketaren batzuk badituzu edo egiten ari bazara, eta tokiko kazetaritza zer den probatu nahi baduzu, Gukarekin ordainpeko kolaborazioak egiteko aukera duzu orain. Interesa duzuenok bidali curriculuma urolakosta@ukt.eus helbide elektronikora. 

Kazetaritza, Ikus-Entzunezko Komunikazioa edo komunikazioari lotutako beste ikasketaren batzuk badituzu edo egiten ari bazara, idaztea edo kamera aurrean jartzea gustuko baduzu, eta tokiko hedabideon lan egiteko modua eta tokiko kazetaritza zer diren bertatik bertara ezagutu nahi baduzu... orain, Gukarekin kolabora dezakezu. Era askotako kolaborazioak izan daitezke, eta ordainpekoak izango dira.

Interesa duzuenok bidali curriculuma urolakosta@ukt.eus helbide elektronikora, eta zalantzak argitzeko idatzi helbide elektroniko horretara edo deitu 647 37 15 66 telefonora, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era edo 15:00etatik 17:30era bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide