Hasi da atzera kontaketa 23. Korrikarentzat. Martxoaren 14tik 24ra egingo da, Irunen (Gipuzkoa) abiatu eta Baionara arte, eta pixkanaka, AEK hasi da aurtengo edizioaren xehetasunak ematen. Atzo, esaterako, ibilbide zehatza aurkeztu zuen –hau da Urola Kosta eskualdeko ibilbidea–, eta hori eta aurtengo edizioari buruz gehiago jakiteko, Korrikaren koordinatzaile Ane Elordi elkarrizketatu du Tokikomek.