Idoia Telleria Maritxalar, biharko Photomuseumeko Gela programan

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 9a

Argazkilariaren lanetako bat. (Idoia Telleria Maritxalar)

Idoia Telleria Maritxalar argazkilariak hitzaldi-solasaldia eskainiko du bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera Zarauzko Photomuseumen. Museo honek eskaintzen duen Gela programaren barruan antolatu dute saioa.

Argazkilari honen Ni naiz, Idoia bilduma ikus daiteke egunotan, azaroaren 26ra arte, Photomuseumen. Telleria berak lan pertsonala bezala definitzen du proiektu hau, "Idoiaren izatea, jatorria, identitatea eta Idoiaren 'ni' guztiak aztertzen" dituena. Biharko solasaldia erakusketara hurreratzeko modu gisa ikusten dute museoko arduradunek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide