Urteko batzar orokorra egin du Urolako Komunikazio Taldeak

Erredakzioa 2023ko mar. 11a, 10:30

Kooperatibako langileak, atzo, Basazabalen.

2022ko kudeaketa aztertu eta 2023ko kontuen berri eman du zuzendaritzak Basazabalen egindako bilkuran.

Urolako Komunikazio Taldeak urteko batzar orokorra egin zuen atzo, ostirala, Azpeitiko Basazabalen. Besteak beste, 2022ko kudeaketa aztertu zuten bilkuran, eta urte horretako kontuak onartu zituzten. Era berean, 2023ko kontuen berri eman zuen zuzendaritzak, eta kooperatibako kideek zituzten zalantzak argitzeko aukera izan zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide