Scalextriceko XX. Errege-opil Lasterketa egin dute Usategiko zirkuituan

Gorka Eizagirre 2023ko urt. 8a, 18:38

Giro paregabean, hogei lagun inguruk parte hartu dute lasterketetan. Ondoren, ohiturari jarraituz, errege-opila jan dute hamaiketakoan. Luis Gonzalez Zumaiako elkarteko lehendakariak eta Jon Mendizabal afizionatu zarauztarrak eman dituzte txapelketari, zirkuituari eta afizioari buruzko xehetasunak. 

Auto txikiekin ibiltzeko pista erraldoia, puntuazioa digitalki ikusteko pantailak, eta errege-opila. Hiru elementu nagusi horiek aurkitu dituzte gaur 10:00etatik aurrera Usategiko lokalera joan direnek.

Han, giro paregabean, hogei lagun inguruk parte hartu dute scalextric-eko XX. Errege-opil Lasterketan. Ondoren, ohiturari jarraituz, errege-opila jan dute hamaiketakoan.

Luis Gonzalez Zumaiako elkarteko lehendakariak eta Jon Mendizabal afizionatu zarauztarrak eman dituzte txapelketari, zirkuituari eta afizioari buruzko xehetasunak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide