Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en.
Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Orioko Gozategi taldearen 30. urteurrenaren inguruko erreportajea, Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarrari egindako elkarrizketa eta Urrutira joan gabe atalean Haitzbakar muino inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.
Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko maiatzeko atalaren aurrerapen bideoa da.
Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.