GUKA magazina

Maiatzeko GUKA magazina

GUKA magazina

Ikusgai dago eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen GUKA magazinaren hirugarren atala. Mireia Galarza kazetariak gidatuta, askotariko edukiak bildu ditugu maiatzeko saioan. Azkoitia izango da saioaren ardatza, eta Uemako koordinatzaile Miren Segurola izango da gonbidatu nagusia. Urrutira joan gabe atalean Oriotik Zarautzera ibilaldia egingo dugu Lorentxo Portularrume argazkilariarekin. eta erreportajearen atalean Getariako saregileen lana ezagutzeko aukera izango dute ikusleek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide