Zarauzko Harri Txikien Txapelketa jokatuko da datorren larunbatean, hilaren 8an. 18:00etan hasiko da lehia, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Zazpi minutuko txanda bakarrean 117ko Jai Txiki harria eta 121 kiloko Mollarri harria jasoko dituzte honako hamar harrijasotzaile hauek:Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a (Aia), Hodei Iruretagoiena Izeta IV. (Zarautz), Jokin Eizmendi (Zarautz), Joseba Ostolaza Ostolaza II.a (Orio), Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a (Aia), Imanol Illarramendi Kortaberri (Aia), Urtzi Telleria Telleria II.a (Lasarte), Iñigo Eizagirre Eiza (Zarautz), Xabier Peñagarikano Peña (Aizarnazabal) eta Sergio Mielgo (Madrid).
Gaur egungo marka, 25 jasoaldikoa, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak egina da, eta marka hori ontzen duenarentzat 300 euroko diru sari berria jarri dute.