Antoniano Ikastetxea eta Frantziako Douarnenez herriko Saint-Blaise ikastetxea senidetuta daude, eta ikasle frantziarrak bisitan izan dira asteburuan. Udalak harrera egin zien ikasleei ostiralean udaletxean, eta Xabier Txurruka alkateak bi herrien arteko harreman estua nabarmendu zuen. "Horrela jarraitzeko lanean jardungo dugu aurrerantzean ere".
Udaleko Hezkunza zinegotzi Nekane Iribarrek senidetze programek ikasleentzat dituzten aberastasunak azpimarratu zituen ekitaldian. "Senidetze honen bitartez bai herri bateko zein besteko ikasleek tokian tokiko ohitura, kultura eta hizkuntza ezagutzeko eta ikasteko aukera aparta izango dute. Gainera, Zarauzko familiek hartuko dituzte ikasleak etxeetan, eta modu horretan gazteen arteko harremana indartu egiten da", azaldu zuen.