Irristaketa taldea sortu berri dute herrian, eta patinatzea atsegin duten zarauztarrak taldera gonbidatu dituzte. Taldea ezagutzera emateko aurkezpen saioa egin dute gaur arratsaldean Zinema Pilotalekuan, eta antolatzaileek azaldu dute, hilean behin herriko patinatzaileak biltzeko topaketa egiteko asmoa dutela.
Horrez gain, Irristaketa taldeko kideek entrenamenduak egiten dituzte astelehenetan eta asteazkenetan Itxasmendiko pistan, 19:00eta hasita. Parte hartu nahi dutenek, entrenamendu saio batera agertu besterik ez dute egin behar. Bestalde, herritarrak taldearekin harremanetan jarri daitezke ZKE Irristaketa Taldea izeneko Facebook orriaren bidez, edo zkeirristaketa@gmail.com helbidera idatzita.