Elliott Murphy musikariak saioa eskaini du Garoan

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 1a

Elliot Murphy Garoa liburu dendan saioa eskaintzen

Garoa liburu dendak gonbidatuta, Parisen bizi den musikari estatubatuarrak Paperezko Kontzertuak ekimenaren barruan saioa eskaini du.

Elliot Murphy Parisen bizi den musikari estatubatuarra Euskal Herrian da, eta Joseba Martin kazetariaren laguntzarekin saioa eskaini du gaur eguerdian Garoa liburu dendan. Paris stories (Izana Editores, 2017) liburua aurkeztu du, abesti eta abesti artean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide