Hamaikagarren urtez, Zarauzko Udalak eta Dekolore natur azokak antolatuta, udaberriko lore eta landareen azoka egin dute gaur Zigordia kalean. Bertaratu direnek, lore eta landare naturalak; kosmetikako eta medikuntza-naturaleko produktuak nahiz sendabelarrak aurkitu dituzte.