Zarautz Kirol Elkarteko Irristaketa sail berriak aurkezpen ekitaldia egingo du larunbat arratsaldean. Topaketaren helburua herriko patinatzaileak elkar ezagutzea, eta herrian irristaketa bultzatzeko taldea sortzea da.
Jardunaldia larunbatean 16:30etik aurrera izango da Zinema Pilotalekuan, eta eguraldi ona egiten badu Itxasmendiko pistan egingo dute. Irristaketa gustatzen zaien herritarrak aurkezpenera gonbidatu dituzte antolatzaileek.