Korrika Kalean ekitaldia egin dute

Zarauzko hitza 2017ko martxoaren 18a

Korrika Kulturalaren barruko hainbat ekitaldi egin dituzte Zarautzen ostegunetik, gaur Korrika Kalean egin dute.

20. Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik (Bizkaia), eta 2.535 kilometroko ibilbidea eginda, apirilaren 9ean emango diote bukaera Iruñean. Bide horretan, apirilaren 5ean iritsiko da Korrika Urola Kostara. Zehazki, Zarautzera goizaldean helduko da, 01:31 inguruan.

Aurrez, girotzeko, askotariko ekitaldiak egiten ari dira Korrika Kulturalaren barruan. Gaur arratsaldean Korrika Kalean ekitaldia egin dute Lege Zaharren enparantzan. Bertan, besteak beste, haur eta helduen marrazkiak egin eta margotzeko aukera izan dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide