Gipuzkoako hainbat herritako txirrindulari gazteek hartuko dute parte bihar arratsaldean, herrian jokatuko den alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketan. Zuberoa, Gurmendi eta Herrikosoro kaleek osaturiko zirkuituan ariko diren lehian, 16:30ean hasita. Ondorioz, aipatu kaleak trafikoari itxita egongo dira 15:30tik 17:30ak bitartean.
Lasterketak jokatzen direla aprobetxatuz, Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak 10 urtetik gorako neska mutilentzak hainbat ekintza antolatu ditu, txirrindularitza kirol bezala ezagutzera emateko. Ekintza guztiak Zuberoa kalean egingo dituzte, anbulatorio zaharraren atzean, 15:30tik aurrera.
Gymkhana bat prestatuko dute, "txirrindulari gazteek beraien trebezia probatu dezaten", eta lasterketa ireki bat ere antolatuko dute. Edozein motatako bizikletak balio duela nabarmendu dute, baina baita ekintzetan parte hartu ahal izateko kaskoa eramatea ezinbestekoa dela ere. Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako 10 eta 14 urteko neska-mutilek zuzenduta egongo da.