Bertaratzen direnei liburua doan emango zaie. Guztira, mila ale kaleratuko dituzte, eta herriko ikastetxeetan banatuko dituzte. Argitalpena eskuratzeko interesa duten herritarrek Immigrazio sailarekin harremanetan jarri daitezke.
Maletetatik ateratzen ez dena izeneko liburua egin du bikoteak, herriko migrazio egoera oinarri hartuta eta berau ezagutzera emateko. Horretarako, hamabi lekukotza jaso dituzte, ipuin formatuan landu dituztenak. Liburua Arrazismoaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean aurkeztuko dute jendaurrean, martxoaren 21ean, datorren asteartean, Modelo aretoan. Ekitaldia 19:00etan izango da, eta ondoren Africa paradis filma emango dute.