ZSEk hasiera ona eman dio Kantauri Surf Ligari

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 13a

Asteburuan jokatu ziren denboraldiko lehen jardunaldia, eta Donostiako Patris taldearen aurka irabazi zuten zarauztarrek.

Igande arratsaldean neurtu zituzten indarrak Patriseko eta Zarautz Surf Elkarteko surflariek, Zarautzen bertan. Hasieran olatu txukunak izan bazituzten ere, haizea harrotuz joan zen eta egoera asko kaskartu zitzaien lehiakideei. Bi taldeek ezin izan zuten denbora barruan bukatu  saioa, eta azken emaitza18-14koa izan da zarauztarren alde.

Jardunaldiko beste saioa Barinagan jokatu zen, Getxo Surf Taldearen eta Lekeitio-Mendexako Artzabal Surf Taldearen artean. Azkenean, Artzabal izan zen garaile, 24-27ko emaitzarekin, eta horrenbestez, buru jarri da sailkapenean, Zarauzko Surf Elkartekoekin berdinduta.

Hurrengo jardunaldian, martxoaren 18an, elkarren aurka lehiatuko dira Karraspion; 10:00etatik aurrera izango da. Bigarren jardunaldiko beste saioa Zurriolan jokatuko dute Patrizek eta Zurrik. Aurtengoan bost izango dira Kantauri Surf Ligan parte hartuko duten taldeak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide