Urola Kostako hamaika herrietako 450 emakumek baino gehiagok parte hartu dute gaur, igandea, Donostian egin den 28. Lilatoian. Zarauztik 162 izan dira lasterketa osatu dutenak, eta horietatik Lide Azkue izan da helmugaratzen lehena; hain zuzen ere, sailkapen orokorreko 30. postuan bukatu du.