Luis Epelderen Agorregiko argazkiak Iturraranen ikusgai

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 2a

Luis Epelde, Merkatu plazan eginiko erakusketan (Aritz Mutiozabal).

Igandean irekiko dute erakusketa, burdinolaren denboraldi berriaren hasierarekin batera.

Agorregiko burdinola eta errota lanean hasteko prest daude neguko lozorroaren ostean, igandean emango diote denboraldi berriari hasiera, eta irekiera ekitaldi berezia antolatu du Pagoeta Parke Naturalak. Luis Epelde argazkilari zarauztarrak burdinola, errota eta paraje ederrei ateratako argazki erakusketa bat prestatu dute.

Epeldek urte oso batean ateratako argazkiak bildu dituzte, eta urtaro bakoitzean ingurua nola aldatzen ikusi daiteke argazkietan. Iturraran parketxean jarri dute erakusketa, eta igandean, Agorregiko bisitaren aurretik, 10:30etan zabalduko dute. Antolatzaileek nabarmendu dute, “argazkilaritzaren magia eta naturaren argia” ikusi daitezkeela bertan.

Epeldek aurretik Zarauzko Merkatu plazan jarri zuen erakusgai Agorregiri buruzko argazki erakusketa, joan den azaroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide