2017ko brigada kanpaina aurkezteko hitzaldiak antolatu ditu Askapenak

Zarauzko hitza 2017ko martxoaren 1a

Askapena erakunde internazionalista brigada kanpainaren aurkezpena (Askapena).

Eskualdeko lehena ostegun honetan (martxoaren 2an) egingo dute, Putzuzulo gaztetxean. Brigadista ohiek, gainera, Greziari buruzko hitzaldia eskainiko dute.

Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak abian du 2017ko brigada kanpaina. Aurten 30 urte borrokak uztartzen leloa jarri diote; alde batetik, erakundeak berak 30 urte betetzen dituelako, eta, bestetik, «ibilbide honetan guztian milaka euskal herritarrek munduko txoko ezberdinetako borrokak ezagutzearekin batera Euskal Herrian burutzen diren borrokak aditzera eman ditugulako».

Iruñean eman zioten hasiera aurkezpen kanpainari joan den otsailaren hasieran. Harrezkero herriz herri dabiltza aurkezten, eta horretan dihardute buru belarri. Hilabete honetan, eskualdeko hainbat herritan antolatudituzte: Orion, Zarautzen eta Zumaian, hain zuen ere. Bost hitzaldi antolatu dituzte orotara, hilabeteko ia ostegun guztietan eta azken saioa hilaren 26an izango da, igandez; guztiak 19:00etan.

Estreinako aurkezpena bihar egingo dute, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, eta brigadista ohiek Grezian izandako bizipenak izango dituzte hizpide. Ondorengo saioetan Palestina, Brasil, Herrialde Katalanak eta Bretainiari buruz ariko dira. Azken bigrada hori aurtengo berrikuntza nagusietako bat da: Nortre-Dame-des-Landesen aireportu proiektu baten aurka ari dira ZAD Zone A Defendre delakoan.

Brigadetan parte hartzeko, apairilaren 16a bitartean eman behar da izena brigadak@askapenak.org helbidera idatzita.

Aurkezpen egutegia
Bihar, Martxoak 2
19:00. Aurkezpena Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Brigadista ohien hitzaldia Greziari buruz. Ondoren, jantoki beganoa eta Manta azpitik antzerkia.

Martxoak 9, osteguna
19:00. Aurkezpena  Orioko Salatxo aretoan. Brigadista ohien hitzaldia Palestinari buruz.

Martxoak 16, Osteguna
19:00. Aurkezpena Zumaiako Torreberri gaztetxean. Brigadista ohien hitzaldia Brasili buruz.

Martxoak 23, Osteguna
19:00. Brigadista ohien hitzaldia Herrialde Katalanei buruz, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 26, igandea
19:00. Bretainiari eta ZAD Zone A Defendreri buruzko hitzaldia, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Ondoren, kontzertu akustikoa izango da, Isuo eta Kezman bikotearen eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide