Kiroldegiko langileen auzia

Greba dela-eta, kiroldegiko erabiltzaileek konpentsazioa jasoko dute

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 1a, 17:28

Kiroldegiko aterpea, aurreko lanuzteetan (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Udal Gobernuak adierazi du, aurrekoetan bezala, zerbitzua eman ez izanagatik kuota orokorrean zein ikastaroetakoan konpentsazioa jasoko dutela bazkideek.

Udal Gobernuak, aurrekoan bezala, gutxieneko zerbitzuak eskatu ditu. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia saileko zuzendariak, aldiz, ez eskaintzea erabaki du, lehentasunezkoak ez direla argudiatuz.

Hori dela eta, kiroldegia itxita mantenduko dute hiru egunetan. Beste behin, ez dituzte ikastaroak eskainiko eta gimnasioa nahiz igerilekuak ez dituzte zabalduko, baina bai kirol elkarteek erabiltzen dituzten kantxak zein arrauneko eta halterofiliako instalazioak.

Kasu honetan ere, Udal Gobernuak bazkideei jakinarazi die zerbitzua eman ez izanagatik kuota orokorrean zein ikastaroetakoan konpentsazioa jasoko dutela.

Udal Gobernuak adierazi du enpresa eta langileak mahai batean esertzeko ahaleginak egiten jarraitzen duela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide