Inauterietan murgilduta dago Zarautz asteburuan, eta gaur eguerdian jendetza bildu da erraldoiekin eta buruhandiekin kalejiran ateratzeko. Giro ederra izan da saioan, eta musikaren erritmoan saltoka eta dantzat jarri dituzte erraldoiek eta buruhandiek zarauztarrak.