Kolorez jantzi da Zarautz Inauterietako lehen egunean

Zarauzko hitza 2017ko otsailaren 25a

Gaur eguerdian abiatu dituzte Inauteriak Zarautzen, eta festari hasiera emateko txupinazoa bota dute Modelotik.

Aurten Zarauzko Udalak Inauteriak indartu nahi izan ditu, eta asteburu osoko egitaraua antolatu du. Gaur eguerdian abiatu dute kolorez betetako jaia, Modelotik mota duten txupinazoarekin. Handik zarauztarrak txarangaren atzetik Musika Plazara joan dira, eta kolorea, musika eta dantza izan da nagusi eguerdi partean herrian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide