Hilabeteko azken asteartetan egin ohi duen bezala, Arkamurkak hitzaldi berri bat antolatu du. Oraingo honetan propolioari buruzkoa izango da, eta bertan zeinek sortzen duen (botanika), zeinek biltzen duen (zoologia), nola ustiatzen den (erlezaintza) eta nola erabiltzen den (osasungintza) izango ditu hizpide Martxel Aizpuruak.