Iruñeako zinema aretoetan estreinatuko dute gaur Dolores Redondo idazle donostiarraren Baztango trilogia-ko lehenbiziko liburuan oinarritutako Zaindari ikusezina filma. Bertan izango dira filmeko protagonistetako batzuk, tartean, Zarauzko bizilagun Itziar Aizpuru getariarra. Izeba Engraxiren papera egin du filmerako.
Fernando Gonzalez Molinak zuzendu du lana, eta Madrilen nahiz Nafarroan grabatu dute apirila eta maiatza bitartean. Aurre estreinaldirako sarrerak agortuta daude dagoeneko. Martxoaren 3an estreinatuko dute filma zinema aretoetan.