Txapelketa ona osatu du surflari zarauztarrak Hawaiiko Volcom Pipe Pro txapelketan. Hirugarren eta laugarren txandak gainditu ondoren, final-laurden ona jokatu du gaur.
Adriano de Souza,
Lucas Silveira eta Seth Monizek atzean utzita, multzoko lehen sailkatua izan da 11.34 punturekin.
Jarraian finalerdian lehiatu da, baina ez du izan zorte bera, eta finaletik kanpo geratu da.
Bruce Irons, Adriano de Souza eta
David do Carmo izan ditu aurkari, eta multzoko azken postuan bukatu du 8.03 punturekin.
Txapelketa Soli Bailey australiarrak irabazi du.