Aritz Aranburuk hasiera ona eman dio Volcom Pipe Pro txapelketari

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 6a

Aritz Aranburu 2017 Volcom Pipe Pro txapelketan (Brenden Donahue / WSL).

Hirugarren txandan nagusitu da 13.63 punturekin, eta laugarren txandarako sailkatu da.

Hawaiiko Haleiwa hondartzan dabil surflari zarauztarra, 2017 Volcom Pipe Pro txapelketan lehiatzen. Hirugarren txandako 11. saioan uretaratu da, David do Carmo, Reo Inaba eta Taumata Puhetinirekin batera, eta multzoko garaile izan da, 13.63 punturekin (6.93 eta 6.70).

Hala, laugarren txandarako sailkatu da, eta seigarren saioan lehiatuko da. Kasu honetan, Bruce Irons, Yago Dora eta Makuakai Rothman izango ditu aurkari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide