'Irri' lanak irabazi du martxoaren 8ko kartel lehiaketako epaimahaiaren saria

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 7a

'Irri' lanak irabazi du Martxoak 8ko kartel lehiaketa (Irene Gutierrez eta Karmele GorroƱo).

Epaimahaia urtarrilaren 27an elkartu zen, eta lehiaketan onartutako lanen artean, Irene Gutierrezek eta Karmele Gorroñok aurkeztutako lanak irabazi du martxoaren 8ko IX. kartel lehiaketako epaimahaiaren saria. Orain, otsailaren 15era arte eman daiteke botoa, publikoaren saria nork jasoko duen erabakitzeko.

Aurkeztutako kartelen kalitatea ikusita, epaimahaiak erabaki du lehiaketan onartutako kartel guztiak –41 lan, orotara– herritarren saria jasotzeko hautagai izatea. Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuaren facebook atarira igo dituzte kartelak, eta herritarrek gustuko dutenaren aldeko botoa eman dezakete otsailaren 15eko 09:00ak bitartean. Horretarako nahiko da Atsegin dut botoia klikatzea. Boto gehien lortzen duenak 200 euroko saria eskuratuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide