Txapelketak lau fase izango ditu, eta lehengo bi faseak bertso-eskolek antolatutako saioetan jokatuko dira. Lehen fasean 38 talde ariko dira, hiru eta lau taldeko multzotan banatuta. Zarauzko hiru taldek hartuko dute parte: Ran rober ran, Hitza ote hitza? eta Tulipanak. Hiruna taldeko multzo banatan daude herriko taldeak, eta talde bakoitzak saio bat etxean eta bestea kanpoan jokatuko du. Multzo bakoitzean puntu gehien lortzen duen taldea bakarrik pasatuko da hurrengo fasera.
Hauek dira herrian jokatuko dituzten saioak:
- Otsailak 3: Ran rober ran eta Txinparta 2 (Oñati); Txiki Polit tabernan, 19:30ean.
- Otsailak 10: Hitza ote hitza? eta Osinalde (Gabiria); Putzuzulo Amets Fabrikan, 22:00etan.
- Otsailak 18: Tulipanak eta Xenpelar (Orereta); Gure Kabia elkartean, afalostean.
Eta hauek kanpoan jokatuko dituztenak:
- Otsailak 12: Astigarraga eta Tulipanak.
- Otsailak 17: Añorga eta Hitza ote hitza?
- Otsailak 17: Karidadeko Benta (Zizurkil eta Asteasu) eta Ran rober ran.