Asteartean herri bilgunea egingo du EH Bilduk

Zarauzko hitza 2017ko urtarrilaren 27a

Gaztelekuko 3. solairuko aretoan izango da bilera, 18:30ean hasita. Zarauzko Udaleko eta Urola Kostako Udal Elkarteko gaiak landuko dituzte herri bilgunean.

Zarauzko EH Bilduk herri bilgunea egingo du asteartean 18:30ean hasita, Gaztelekuko 3. solairuan. Bertan 2017ko Zarauzko Udaleko eta Urola Kostako Udal Elkarteko aurrkontuak, hondakinen bilketa mankomunatua, eta udaleko beste hainbat gai jorratuko dituzte. Horretaz gain, EH Bilduren barne informazioa ere eskainiko dute, eta bukaeran eskari eta galderetarako tartea irekiko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide