Zarauzko Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak Asobal ligan jokatzen duen Bidasoa taldearen bisita izango du asteartean. Kasu honetan, ordea, ez dira elkarren aurkako lehian ariko. Elkarrekin entrenatuko dute Aritzbatalde kiroldegiko kantaxan, 19:30etik 21:15era. Lan saioa irekia izango da, eta herritarrek bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.