15 urte bete ditu Susaren Literatur Emailuak-ek

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 17a

Literatur emaluak aldizkari digitalaren ataria.

Zarautzen egoitza duen argitaletxeak literaturari buruzko aldizkari digitala bidaltzen du posta elektronikoz. Orain artean 780 emailu sortu ditu.

Susa argitaletxeak duela 15 urte jarri zuen abian Literatur Emailuak astekari elektronikoa, 2002ko urtarrilean. Ostegunero emailez bidaltzen dituzte, eta bi oinarri nagusirekin: alde batetik, euskal literaturaren dinamismoaren berri emateko, agenda baten bitartez, eta bestetik, albiste laburrak zabaltzeko; besteak beste, zerbait historikoa (efemeridea), liburuen digitalizazioa eta testu literarioaren itzulpena.

Gaur egun bitartean, 780 Literatur Emailu bidali dituzte, eta horietarako sortutako edukiak Armiarma atariko hainbat azpiwebguneetan bildu dituzte dituzte. Literatur Emailu edo albistegi hauek beren blog propioa dute, eta etenik gabe osatzen dena astero. Harpidetza doakoa da, eta nahikoa da izen-abizenak nahiz posta elektronikoa ematea albistegia jasotzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide