Eguraldi txarragatik, bertan behera geratu da Zarauztarra taldearen jardunaldia

Zarauzko hitza 2017ko urtarrilaren 15a

Zarauztarra Txirrindulari taldeko txirrindulariak (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Gaurko aurreikusita zegoen saioak, gaztetxoen artean txirrindularitza zabaltzea zuen helburu.

Gazteen artean txirrindularitza zabaltzeko, Abendaño industriagunean ekitaldi berezia egitea aurreikusita zuen Zarauztarra taldeak gaur goizerako. Hala ere, asteburuko eguraldi txarragatik saioa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.


Saioa beste egun batean egingo dute; data zehatza dakitenean, herritarrei saioaren berri emango dietela azpimarratu dute taldeko kideek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide