Zarauzko Udaletik gogorarazi dute, kiroldegian kirol ahokularitza zerbitzua eskaintzen dutela urte osoan zehar, eta bazkideek hitzordua eskatu dezakete.
Doako zerbitzua da, eta "kiroldegiko begiraleek bakoitzaren beharretara egokitutako entrenamendu espezifikoa prestatzen dute erabiltzaileentzat", zehaztu dute udaletik. Zerbitzuaz baliatu nahi nahi dutenek, kiroldegiko harreran eskatu behar dute hitzordua. Hitzorduak 08:00etatik 11:00etara, eta 18:00etatik 21:30era ematen dituzte.
Harrera ona
Zarauzko Udaleko Kirol zinetotzi Iban San Martinek adierazi duenez, urte hasieran "harrera ona" izan ohi du zerbitzuak. "Langileek aholkularitza profesionala eskaintzen dute, eta uste dugu kiroldegian zerbitzu hau ematea ezinbestekoa dela".