Aiako Idi Proba Elkarteak antolatu du norgehiagoka, eta Jokin Eizmendik hartuko du bertan parte, Aimar Irigoien, Imanol Illarramendi Kortaberri eta Aimar Galarragarekin batera.
Lau harri-jasotzaileak Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan parte hartu zuten abenduan, eta Aian ere ikuskizun polita eskainiko dutela espero dute antolatzaileek; tartean izango dira Euskal Herriko Harri Handien txapeldun Aimar Irigoien, eta txapeldunorde Jokin Eizmendi.
Kirol gehien jasotzen dituen txapelduna
Txapelketan 14 arroako 175 kiloko zilindroa, 12 arroako 150 kiloko kubikoa eta 10 arroako 125 kiloko bola erabiliko dituzte. Harri-jasotzaile bakoitzak hiru minutuko txanda egingo du, eta kirol gehien jasotzen dituen kirolaria izango da txapelduna.
Txapelketako sarrera bost eurokoa izango da.