Arratsaldean iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Zarautzera. Zaldi gainean egin dute, eta herriari itzulia egin ondoren, Lege Zaharren enparantzan gelditu dira, Jesus haurtxoa agurtzeko eta opariak eskaintzeko. Jende ugarik jarraitu du desfilea eta ekitaldia, ilusioz eta ikusminez, eta Errege magoek adeitsu erantzun diete herriko haurrei nahiz helduei.