Salaketa Eguna egin du Sarek

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 30a

Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko Sare mugimenduak Salaketa Eguna egin du gaur arratsaldean. Lege Zaharren enparantzatik abiatuta, giza katea egin dute herrigunean, eta ondoren, enparantzan bertan, Salatzen dugu pankartan hainbat salaketa-aldarrikapen itsatsi dituzte. Ekitaldiaren amaieran, bertaratu direnak elkarrekin argazkia atera dute.

Gaurkoaz gain, beste ekitaldi batzuk ere deitu dituzte. Urtarrilaren 8an, kotxe karabana egingo dute, 12:00etan, Astitik abiatuta. Bestalde, autobusa antolatu dute urtarrilaren 14an Bilbora joateko. Izena ondorengo tabernetan eman daiteke: Eguzki, Arrano, Mauka eta Haritza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide