Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, Xabier Unzurrunzaga arkitekto zarauztarrak hitzaldi bat eskainiko du gaur arratsaldean. Arkitektoaren indenpendentziaren inguruan ariko da solasean. Saio irekia izango da, doan, eta 18:00etan hasiko da.