Ipuin kontaketak, Apika taldearen eskutik

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 27a

Hiru saio eskainiko dituzte egunotan Sanz Enea liburutegian, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Egitaraua:

Abenduak 28: Koloretakoak.
Kolore eta zapore ezberdinetako ipuinak eta istorioak, gizartea bera ere anitza delako.

Abenduak 29: Ni neu-zu zeu.
Ezberdintasunak beharrezkoak direla eta norberak bere erabakiak hartu behar dituela islatuz.

Abenduak 30: Haur jolasa.
Jostailu ez-sexisten etagenero berdintasunaren ingrukoa.

Saio guztiak 11:30ean hasiko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide