Zarauzko Udalak euskara harrera ikastaro berezia antolatu du herrira iritsi berrientzat, oinarrizko gauzak euskaraz esaten ikas dezaten. Ikastaroak 60 orduko iraupena du, eta hizkuntza irakasteaz gain, Zarauzko baliabideei eta hainbat gairi buruzko informazioa emango zaie: atzerritartasuna, udal errolda, lana eta formakuntza bilatzeko baliabideak, Gizarte Zerbitzuak, liburutegia eta osasun arreta, besteak beste.
Ikastaroak hiru hilabeteko iraupena du, eta klaseak astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:30era. Matrikulazioak 10 euro balio du, eta horretarako azken eguna urtarrilaren 5a iznago da. Izena emateko edo informazio zabalagoa lortzeko, Herritarren Arreta Zerbitzura (Kale Nagusia, 29) jo daiteke edo 943-00 51 00 telefono zenbakira deitu.