Eskuragarri dago udalaren 2017ko egutegia

Zarauzko hitza 2016ko abenduaren 26a

Udalaren egutegiaren bi formatuak (Zarauzko Udala).

Herriko toki eta ekintza ezberdinen argazkiak jaso dituzte aurten; egutegia doakoa da, eta eskuragarri dago gaurtik aurrera.

Zarauzko Udalak 2017ko egutegia kaleratu du, eta herritarrek dohainik eskuratu ahal izango dute gaurtik aurrrera udal eraikinetan: besteak beste, HAZ bulegoetan, Aritzbatalde Kiroldegian, Sanz Enea liburutegian, Turismo Bulegoan, Gizarte Zerbitzuetan eta Euskaltegian.

Bi formatutan argitaratu dute egutegia: bata, horman jartzekoa da, eta bestea, mahai gainekoa. Horietan herriko hainbat paisaia, leku eta ekitaldi jaso dituzte hilez hil, 12 argazkitan; esaterako, San Pelaioko danborrada, Euskal Jaia Eguna, Iñurritzako biotopoa eta Merkatu plaza ageri dira.

Egutegiak, gainera, Herritarren Arreta Zerbitzuko informazioa dakar azken orrietan, herritarren intereserako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide