Abenduaren 30ean, Tunisiaren aurka neurtuko ditu indarrak futboleko euskal selekzioak; San Mamesen izango da partida, 20:30ean hasita. Gaur eman dituzte jakitera deialdirako hautatu dituzten jokalariak, eta horien artean Realeko atzelari Yuri Berchiche dago. Laugarren aldiz jokatuko du euskal selekzioarekin.