Pixkanaka-pixkanaka ostarteak zabalduko dira

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 23a

Eguneko lehen orduetan hodei mardulak eta trinkoak izango badira ere, apurka-paurka ostarteak zabaltzen joango da. Iluntze partean euria ere egin dezake. Tenperaturari dagokionez, 15 gradutan kokatuko dira balio altuenak.

Mendebaldeko haizea dabil, eta itsasoak harro jarraitzen duen arren, zertxobait lasaituko da. Edonola ere, 2 metro inguruko olatuak altxatu ditzake. Itsasgora 12:32an izango da eta itsasbehera 18:42an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide